XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Atlantiko itsasoa iragan ondoren, ernaigarri bilakatu direla mundu berriko iskiriatzailen eskutan.

Fenomeno bitxi hau, hots, literatura berri baten tipifikatzea, une berezi batetan, ia gure begien aurrean, oso bakana bait da literatura-kondairan, gai aproposa deritzait saiakera batean erabiltzeko.

Sistima kritiku abstrakto guztiek baino hobeki eta konkretukiago erakus dizaguke kreaziozko literatura mugimenduak nondik nora sortzen ahal diren.

Asmo handiak uxatuz, bide oso apalak aukeratu ditut helburu hau lortzearren.

Kritiku profesionala ez naizenez gero, askatasun guztia gorde nahi izan dut saiakera antolatzen: irakurleak ez du hemen aurkituko, ez metodologiarik, ez-eta azken urteotako Hegoameriketako literaturaren kondaira taxuzkorik.

Alde hontatik zerbait bilatu nahi baleza, hutsune larriak aurkituko ditu ziurki.

Nortzuek osatzen dute, izan ere, boom belaunaldia delako taldea? Egia esan, ez naiz gehiegi arduratu galdera honi erantzun zehatzik bilatzen.

Izen batzuk batbatean datorkigu burura: García Márquez, Cortázar, Carlos Fuentes, Rulfo, Vargas Llosa, Lezama Lima... Baina, hauek denak ez dira saiakera hontan azalduko.

Beste batzuk zalantzazkoak deritzait: Borges eta Asturias, esate baterako.

Kronologiari dagokionez zaharragoak dira, noski, baina beste zenbait aldetatik benetako aintzindari bezala onar genitzake.

Eta Asturias baztertu egin badut (ezagunegia delako agian), Borges-eri buruz mintzatzea beharrezkoa iruditu zaidalako izan da, belaunaldiaren nondik-norakoaz ohar gaitezen.

Bestalde ere, Cortazar-en idazkiei oso moderno deritzaiet.